Saninazioak 2016

Gaur banatuko dituzte Ume Egunerako kamisetak

Uztarria.eus 2016ko uzt. 22a, 14:34

17:00etatik 19:30era bitartean banatuko dizkiete kamisetak Ume Egunerako izena eman zuten haur eta gaztetxoei, plazan.

Gaur, uztailak 22, banatuko dituzte Ume Egunerako kamiseta arroxak, 17:00etatik 19:30era bitartean. Igandean, hilak 24, izango da Ume Eguna eta bertan parte hartzeko izena eman zutenek jasoko dute kamiseta gaur. Kamiseta nahi duten gainerako haur eta gaztetxoek aurrerago izango dute hori erosteko aukera. 

Ume eguneko egitaraua: 

14:00etan elkartu eta bazkaldu:

  • 2012an, 2011an eta 2010an jaiotakoak plazan (Lokotx taberna inguruan)
  • 2009an, 2008an, 2007an, 2006an, 2005ean eta 2004an jaiotakoak azoka plaza atzean.

Ondoren, jolasak, kalejira eta merienda izango dira. 17:30ean gurasoek haurrak jasotzera joan beharko dute plazara.