Ehunmilak probako parte hartzaileak herritik igaroko dira gauerditik aurrera

Uztarria.eus 2016ko uzt. 8a, 14:12
Iazko lasterketako irudia. (Eneritz Albizu)

Gaur hasiko da proba Beasainen eta bertan bukatuko da igandean. Aurten ere parte hartzaileak Azpeititik igaroko dira, gauerdi aldean hasi eta zapatuko 07:45era aldera arte.

Gaur, ostirala, hasiko da Ehunmilak Euskal Herriko Ultratrail lasterketako zazpigarren edizioa. 18:00etan hasiko da proba Beasainen, eta bertan amituko da igandean, 17:00ak aldera. Aurreko urteetan bezala, aurten ere, lasterketako parte hartzaileak Azpeititik igaroko dira, 00:00etan hasi eta biharko 07:45era aldera arte, antolatzaileen aurreikuspenen arabera.

Xoxotetik behera Azpeitira jaitsiko dira, Erdikaletik igaro eta Zelatunera joango dira ondoren. Hiru azpeitiarrek hartuko dute parte lasterketan: Joxelu Albizurik, Raul Cuadradok eta Artzai Ostolazak.

355 korrikalarik eman dute izena, eta 48 ordu izango dituzte lasterketa amaitzeko. Proba amaituko duen lehen korrikalaria bihar 17:00ak aldera iritsiko dela aurreikusten dute lasterketaren antolatzaileek. 

Ehunmilak ikustera joan nahi dutenentzat autobusak antolatu dituzte. Gaur Zumarraga-Azpeitia zerbitzu egongo da eta Zumarragatik itzultzeko bi autobus egongo dira: 22:30ean eta 00:00etan. Larunbatean, aldiz, Zumarraga-Tolosa-Beasain-Azpeitia zerbitzua egongo da eta Zumarragatik itzultzeko lau autobus antolatu dituzte: 00:40, 02:55 eta 05:10ean.