Utergak eta Zalduak irabazi dute Azpeitiko XVII. Erremonte Txapelketa

Uztarria.eus 2016ko uzt. 1a, 22:42

Azpeitiarrak txapelik gabe gelditu dira gaur, ostirala, Izarraitz pilotalekuan. Azpeitiko XVII. Erremonte Txapelketaren finalean, Uterga eta Zaldua nagusitu dira, 35 eta 29, Otaegi eta Ionen kontra. Partida parekatua izan da hasieratik bukaerara, markagailuan tarte handirik ez da inoiz ireki eta, azpeitiarrak sarri aurretik ibili arren, azkenean ezin izan dute lana borobildu.

Finalean bezala, jaialdiko lehenengo neurketan ere bikote gorriarentzat izan da garaipena: Matxin III.ak eta Zubirik 35-31 menderatu dituzte Ansa II.a eta Larrañaga.