Irailean hasiko diren igeriketa ikastaroetan izena eman daiteke

Uztarria.eus 2016ko eka. 29a, 11:58

Lau etaz zazpi urte bitarteko haurrentzat uztailaren 4an hasiko den igeriketa ikastaroko zerrenda osatu gabe dago, eta izena eman daiteke oraindik ere.

Azpeitiko Udal Igerilekuan haur zein helduentzat irailean hasiko diren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Bestalde, Azpeitiko Udal Igerilekuak lau eta zazpi urte bitarteko umeentzat antolatu duen igeriketa ikastaroa uztailaren 4an hasiko da, 12:00etan. Saio horretarako izena eman daiteke oraindik ere igerilekuan, plaza hutsak daudelako.