2-1 galdu du Ilunpek Berria txapelketako finala Errekaren aurka

Uztarria.eus 2016ko eka. 27a, 15:23

Atzo, igandea, jokatu zuten finala Hernanin. Kadete mailan 10-22 irabazi zuten azpeitiarrek; jubenil mailan 22-10 galdu zuten, eta senior mailan 22-9 nagusitu zen Erreka. 

Ilunpek ez du txapela janztea lortu XIII. Berria pilota txapelketan. Atzo, igandea, jokatu zuen Ilunpek finaleko partida Doneztebeko (Nafarroa) Erreka pilota elkartearen aurka Hernanin, eta 2-1 galdu zuten Ilunpeko pilotariek.

Kadete mailan, Gorka Iriartek eta Julen Egigurenek 11-22 irabazi zuten; jubeniletan Jon Alberdik eta Imanol Odriozolak 22-10 galdu zuten partida, eta senior mailan Markel Etxanizek eta Josu Uzkudunek 22-9 galdu zuten. Horrenbestez, Errekak irabazi du aurtengo Berria txapelketa, eta Doneztebera joan dira txapelak eta irabazleentzat zituzten 3.000 euroak. Ilunpek, aldiz, 2.000 euroko saria eskuratu du.

Herriartekoa Astigarragaren aurka

Atzo jokatu zuten Azkoitiak eta Astigarragak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalerdikoaren itzulerako partida, eta Astigarragako taldea 1-2 nagusitu zitzaien azkoitiarrei. Ondorioz, Azpeitiak Astigarraga izango du parez pare igandean, uztailak 2, jokatuko duten Herriarteko Txapelketako finalean.