Udako ordutegia izango du Udal liburutegiak gaurtik aurrera

Uztarria.eus 2016ko eka. 27a, 14:52

Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara izango da zabalik liburutegia, abuztuaren 31ra arte. Uztailaren 30etik abuztuaren 15era, aldiz, itxita egongo da.

Udako ordutegia izango du Udal liburutegiak gaurtik, ekainaren 27tik, aurrera. Astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara zabalduko dute liburutegia abuztuaren 31ra bitartean, eta arratsaldez itxita egongo da, baita asteburuetan ere. Uztailaren 30etik abuztuaren 15era, aldiz, liburutegia itxita egongo da goizez nahiz arratsaldez.