Orkatz Kultur Elkarteak 23. urteurrena ospatuko du asteazkenean, hilak 29, hasi eta igandera arte. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte.
Asteazkenean, Ametsen liburuaren aurkezpena izango da 19:30ean Orkatzen, Jokin Urainen eskutik. Ostegunean, ekainak 30, Anarik kontzertua eskainiko du 22:00etan hasita. Ostiralean bertso saioaren txanda izango da, eta kantuan arituko dira Etxahun Lekue, Alaia Martin, Igor Elorza eta Amets Arzalluz bertsolariak, 22:30etik aurrera. Zapatuan, uztailak 2, Orkatz Kultur Elkartearen inguruko batzarra egingo dute 11:00etan, Baigera I-en. Ondoren, 14:00etan, bazkaria egingo dute Sanagustin kulturgunean eta bazkalostean Tony Rocketen kantaldia izango da. Festa giroarekin jarraitzeko, Bad Sound System taldeak zuzenekoa eskainiko du Orkatzen, 18:00etatik aurrera. Igandean haurrek izango dute zer ikusi eta zer egin, izan ere Ekain Txou ikuskizuna eskainiko du Ekain Ibargurenek 17:00etan. Horrez gain, umeentzako margoketa tailerra antolatu dute, 23. urteurrenaren ospakizunari amaiera emateko.