330 haur inguruk hartu dute parte Iraurgi Saskibaloi Topaketan

Uztarria.eus 2016ko eka. 27a, 11:52

Joan den asteburuan, ekainaren 25an eta 26an, V. ISB Saskibaloi Topaketak izan dira, Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatuta. Guztira, 2005ean, 2006an eta 2007an jaiotako 330 haur inguruk hartu dute parte txapelketan, eta  Urola ikastolan eta Kiroldegian jokatu dituzte partidak. Azpeitiko eta Azkoitiko haurrez gainera, Euskal Herritik eta Kataluniatik etorritako zortzi taldek hartu dute parte: Burlatak, Balmasedak, Hondarribiak, Ordiziak, Donostiak, Bartzelonak eta Durangok.

Atzo, igandea, egin zuten sari banaketa Kiroldegian, eta bertan izan ziren txapelketan parte hartu zuten talde guztiak.