San Juan eguna ospatzen ari dira Urrestillan eta Oñatzen

Uztarria.eus 2016ko eka. 24a, 19:33

Festetako zaindariaren eguna ospatzen ari dira gaur, ekainak 24, Urrestillan eta Oñatzen. Elizkizunekin eta gaurko egunez ohikoa den lore sorten bedeinkapenarekin ekin diote egunari bi tokietan; Urrestillan, prozesioa egin dute meza aurretik, Azpeitiko Musika Bandak lagunduta. Meza ondorenean, berriz, erraldoiak eta buruhandiak ibili dira Urrestillako kaleetan, eta Haritz Garmendia eta Unai Izagirre soinujoleek alaitu dute hamaiketakoa Oñatzen.

Oñaztarrek igande eguerdian izango dute festetako bigarren eta azken hitzordua. Urrestillan, berriz, gaurtik igande gauera arte jarraituko dute festekin. Bietako egitarauak, hemen.