Pablo Ibarri babesa adierazi dio Udalak

Uztarria.eus 2016ko eka. 24a, 18:03

Pilare Pereda Ibar, Pablo Ibarren lehengusua, Azpeitiko udaletxean izan zen atzo, ostegunean, Eneko Etxeberria alkatearekin (argazkian). Kandido Ibar zestoarraren semea, AEBetan 22 urte egin ditu Pablo Ibarrek heriotzaren korridorean, hiru pertsonaren hilketa leporatuta. Otsailean baliogabetu zuen Floridako Auzitegi Gorenak Ibarren heriotza zigorra, eta ordutik espetxe arrunt batean da, berriro epaitzeko zain.

Ibar familiak Azpeitiko Udalaren "babes eta elkartasun osoa" duela adierazi zion Etxeberriak Peredari. "Guk ere Pablok epaiketa juxtu bat izatea nahi dugu, eta gure babes osoa duzue borroka horretan". Aurrera begira, familiarekin harremanetan egon eta "kasua gertutik jarraitzeko bideak jarri" dituztela esan du Udalak.