Ikuskizunik ez baina San Juan sua bai, Azpeitiko plazan

Uztarria.eus 2016ko eka. 24a, 13:01

San Juan suak argitu eta epeldu zuen atzo, osteguna, Azpeitiko plaza. Herritar ugari elkartu ziren suaren bueltan, baina ezin izan zuten aurreikusita zegoen ikuskizunaz gozatu. izan ere, euria zela-eta bertan behera utzi zuten Juan Antxieta Musika Eskolak antolatutako jaialdia. Plazan elkartutako hainbat gaztetxok, hori bai, amaitu berri duten ikasturtean zehar pilatutako koaderno, liburuxka eta abarrak sutara botatzeko baliatu zuten gaua.