XVII. Erremonte Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dituzte gaur Izarraitzen

Uztarria.eus 2016ko eka. 24a, 12:15

Uterga eta Zaldua Ansa II.a eta Larrañagaren kontra ariko dira lehen partidan; eta Otaegi eta Ion Matxin III.aren eta Zubiriren kontra, bigarrengoan. Jaialdia 18:30ean hasiko da.

Azpeitiko XVII. Erremonte Txapelketa iritsi da finalaurrekoetara. Gaur, ostirala, jokatuko da txapelketaren azkenaurreko jardunaldia Izarraitz frontoian eta bertan erabakiko dira gaur zortzi, uztailaren 1ean, zein bi bikote ariko diren finalean.

Txapelketaren gainerako jardunaldietan bezala, 18:30ean hasiko da gaurko jaialdia ere. Lehendabiziko finalaurrekoan, Uterga eta Zaldua Ansa II.a eta Larrañagaren kontra ariko dira. Finalerako bigarren txartela, berriz, herriko pilotariak tartean dituzten bikoteen artean jokatuko dute: Otaegi eta Ion eta Matxin III.a eta Zubiri izango dira aurrez aurre.