Gas hodi bat puskatu du kamioi batek Urrestillan

Uztarria.eus 2016ko eka. 23a, 14:48

Kamioi batek etxe pareta batean itsasita zegoen gas hodi bat apurtu du eguerdi partean Urrestillan. 12:15ak aldera gertatu da ezbeharra, Kaleaundin; Aratzerrekarako bidegurutzearen aurretik dagoen azken etxeko hodia jo du kamioiak. Suhiltzaileak bertaratu eta gasa moztu dute (argazkietan), ondorengo lanei ekin aurretik. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, aipatzeko isuririk ez da gertatu.