Behin-behineko aparkalekua jarri du Udalak Urrestillan

Uztarria.eus 2016ko eka. 22a, 19:17

Txorietxeko lur-sailetan egokitu dute eta dagoeneko erabilgarri dago, eremu horretan egingo diren etxebizitzen eraikitze prozesua hasi bitartean.

Behin-behineko aparkalekua egokitu du Udalak Urrestillan, eta dagoeneko erabilgarri dago. Txorietxeko eremuko lurjabeekin akordio sinatu du Udalak, eta horrela, eremu horrek erabilera publikoa izango du, lur-sail horretan egingo diren etxebizitzen eraikitze prozesua hasi bitartean.

Josu Labaka zinegotziak "eskerrak" eman dizkie lurjabeei, "lurrak lagatzeagatik eta akordiora iristeko erakutsitako borondateagatik". Aurrera begira, lur-sail horiei emango zaien erabilera "Urrestillako auzo batzordekoekin elkarlanean eta urrestildarren ekarpenak jasota" erabakiko dutela azaldu du zinegotziak. "Eremua zabala" dela esan du Udalak, eta "Urrestila erdigunetik gertu dagoenez, aparkalekuaz gain beste erabilera batzuetarako aukerak" eskaintzen dituela azaldu dute Udaletik.