San Juan bezperako jaialdia izango da bihar plazan, suaren bueltan

Uztarria.eus 2016ko eka. 22a, 18:22
Iazko San Juan bezperako jaialdiko irudia.

Bertsoak, dantzak, musika eta sua izango dira bihar, San Juan bezpera, plazan. Jaialdia 22:00etan hasiko da, eta dozenaka herritarrek hartuko dute parte bertan. 

Usadioari jarraituz, bihar, San Juan bezpera, suaren bueltan jaialdia izango da plazan, Juan Antxieta musika eskolak antolatuta. 22:00etan hasiko da ikuskizuna, eta bertsoak, dantzak, musika eta sua izango dira protagonista, besteak beste. Dozenaka herritarrek hartuko dute parte suaren inguruan egingo duten jaialdian.