Gorka Karapeto: "Gauza bakarra nahi dut: eskalatzera datorren gaztea gustura etortzea"

Berria 2016ko eka. 21a, 18:56

Euskal Herriko eskaladako erreferentzietako bat da azpeitiarra, bai iraganean lortutakoagatik, bai gaur egun egiten duenagatik, eta baita gazteei irakasten dienagatik ere. Haren eskuetan daude etorkizuneko harribitxietako batzuk. Gaurko Berria-n elkarrizketa luzea egin diote.

Marokotik etorri berria da Gorka Karapeto (Azpeitia, Gipuzkoa, 1981). Ez da ibili museoak bisitatzen. Afizio eta ogibide du eskalada, eta hura du bidaiatzeko aitzakia ere.

Katu-oinak gazterik ipini zenituen lehen aldiz, baina beste kirolik egindakoa zara?

Futbolean ere ibilitakoa naiz, beste asko bezala, baina ez asko bezainbeste. Nahiago izaten nuen patinetea hartu eta aldapa batzuk jaistera joatea. Beti izan naiz oso egongaitza, eta txikitan gehienbat patinetea eta surfa nituen gogoko.

Katu-oinak jartzearen kontua noiz hasi zen?

Lehen aldiz, 12 urte nituela. Gabonetan jartzen dituzten parke horietako batean izan zen, Donostian, lehengusuekin. Guztiak kart-etara eta ohe elastikoetara joan ziren; nik, ordea, horma bat ikusi nuen, eta han gelditu nintzen. Ez dakit zenbat aldiz igo nuen horma hura, baina bakarrik gelditu nintzen [barreak].

Horma hark liluratu zintuen?

Bai. Handik bueltan, lagun baten aitak esan zigun berriro eramango gintuela, baina ikastaro bat egin behar genuela lehenik. Ikastaroa bertan behera gelditu zen, eta bi urte pasatu ziren berriro hasterako.

Irakurri elkarrizketa osoa Berria.eus-en.