Lizarra hartu dute azpeitiarrek

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 21a, 18:11

Lizarrara joan ziren gidari azpeitiar eta errezildarrak eta haien laguntzaileak. (LAURA GOMEZ)

Hiru azpeitiarrek egin dute podiuma Lizarrako karting proban: Aiertzak, Alberdik eta Beristainek. Uztailaren 23an Azpeitian egingo dute halako erakusketa bat.

Sei azpeitiarrek eta errezildar batek parte hartu zuten Lizarrako karting lasterketan, igandean, eta azpeitiarrek osatu zuten podiuma Nafarroako udalerrian. Jokin Aiertza izan zen lehena; bigarrena, Jon Alberdi Xaku; eta hirugarren lekuan bukatu zuen Josu Beristainek. Haiekin batera izan ziren karting proban Eneko Agirretxe errezildarra eta Arkaitz Albizuri, Jon Sorozabal eta Xuban Urbieta azpeitiarrak.

1,1 kilometroko zirkuitua egin zuten, eta ibilbide dibertigarria izan zela esan dute parte-hartzaileek: bihurguneekin, zuloekin eta koskekin. Denera, 30 lagunek parte hartu zuten lasterketan, eta hamar aritu ziren KZ 125 mailan, hau da, igandeko mailarik altuenean. Gidariekin batera, han izan ziren beste azpeitiar batzuk ere, prestaketa lanetan laguntzen eta animatzen.

Jarraitu albistea irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.