Aurkeztu dituzte aurtengo saninazioetako zezenketak

Uztarria.eus 2016ko eka. 21a, 10:21

Desenkajonamendua uztailaren 27an izango da. Zezenketak, aldiz, uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira. Toreatuko dituzten zezenak iazkoen ganadutegi berekoak dira. 

Aurrez hainbat xehetasun jakinarazi bazituzten ere, aurtengo zezenketak ofizialki aurkeztu ditu Azpeitiko Zezenzale Batzordeak. 

Desenkajonamendua uztailaren 27an, asteazkena, izango da eta zezenketak uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean. Uztailaren 30ean Ana Romero ganadutegiko zezenekin arituko dira Juan Bautista, Daniel Luque eta Borja Jimenez toreatzaileak. Bigarrengo zezenketan, uztailaren 31n, Paulita, Sergio Serrano eta Perez Mota toreatzaileak arituko dira eta Cuadri ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte. Hirugarren zezenketa eta azkena, abuztuaren 1ean izango da, eta Curro Diaz, Manuel Escribano eta Joselito Adame arituko dira Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenekin. 

Zezenketak iragartzeko kartela Loli Etxeberriak egin du.