2016/06/19 19:00

Antzerkia

Mikroantzerkiak:Pez Limbo eta Cia la que tú me haces

Mikroantzerkiak:Pez Limbo eta Cia la que tú me haces
Sanagustin kulturgunea, Azpeitia

Bi mikro antzerki dira, Katapulta Tour barnean eskaintzen direnak. Emanaldia doan da:

PEZ LIMBO

Munduari so egin eta harritu egiten gara. Ikuskera horrek mugiarazten gaitu eta nahi dugu kontatu, sortu, islatu, adierazi, zalantzan jarri, elkarbanatu; gure erreminta sormen eszenikoa da, denok harritzeko eta mugiarazteko. Gizartearen eta giza harremanen hainbat alderdiri ematen diogun begirada kritiko hori abiapuntu, gure ikuskizunak sortzen ditugu. Hartara, gureak izaten dira egoera ezinezkoak, irudikapen burugabeak, irrealtasun sinesgarria, umorea, garraztasun eta poesia nahasten dituen imajinarioa, alegia.

Pez Limbo-n guk geuk sortzeko apustua egiten dugu. Aurkituko gaituzu kalean, aretoetan, beste espazio batzuetan, formatu ertainean edo txikian, testua tartean edo testurik gabe, baina beti ere ikusleengandik gertuko ikuskizuna eskainiz.

Gaztemaniak programak aukeratutako artista.

CIA LA QUE TÚ ME HACES

Cual ave fenix, “Maimur teatroa”-ren errautsetik jaiotzen da eta bere aurrekoa bezala, azoka eta Erdi Aroko merkatuak girotzen hasten da. Agertoki eta kaleko antzerki festibaletara daraman bide berriak ireki ditu, non sari bat baino gehiago eta jendearen esker ona irabazi duelarik. Bere arima eszentrikoak, pertsonai xelebre eta barregarriekin lan-egitera eraman dio, non kale eta agertokiek askaturik, mila pertsona barrerazi edo txundituta utzi dituen.

Marijo Landaburu-k, edo gorputz barregarriak, eta Iñaki Moral-ek, edo eldarniozko pentsamenduak,  “la que tú me haces” Konpainia existitzea egiten dute. Arte askorekin eta esperientzia gehiagorekin, jendearekin jolasturik, plazak toki jakinezinak bihurtzen dira. ORG.AMEN (divina locura). Lan liluragarria, arriskutsua eta probokatzailea. Zuzenketa eta epeltasunaren aurkako arrazoibidea, humore zentzugabez beteta, non jendea barrea algaraka egiten duen.

Gaztemaniak programak aukeratutako artista.