Historian eta geografian bidaia, Urola eskualdea ezagutzeko

Gipuzkoako Hitza 2016ko eka. 10a, 14:33
Burdinbidearen Euskal Museoa.

Azpeitiko Loiola auzoko santutegia eta Burdinbidearen Euskal Museoa; Zestoako Lili jauregia eta Ekainberri museoa; eta Zumaiako Algorri Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa. Horiek biltzen ditu Bost geltoki historian eskaintza turistikoak.

Geltokiak desberdinak dira, eskaintzari eta bisitariei dagokienez. Hala dio Jexux Mujikak, Iraurgi Berritzen garapen agentziako Turismo teknikariak (Azpeitia, 1970): "Bost produktuak batera aurkeztuta, bisitari bera joan daiteke batera eta bestera. Ziur Loiolara bere kasa datorren bisitaria ez dela Lilira iritsiko; baina eskaintza osoa aurkeztuta, igual bai. Eskualdeko herrien artean sinergiak bilatu ditugu bisitari fluxua mugitzeko".

Bost geltoki historian produktua ez da berria; 2010. urteaz geroztik ari da Iraurgi Berritzen, Urola Turismo markaren bidez, produktua eskaintzen. Mujikak dioenez, ordea, eskaintza "berritu beharra" zegoen, eta familiei bideratzea erabaki dute. "Orain arte erantzun oso ona izan du produktuak, baina ohartu ginen bere gorenera iritsi zela eta salmentak beheraka zihoazela. Egunero ibili behar da eskaintza berritzen; ez turismo alorrean soilik".

Hainbat arrazoirengatik jarri dute martxan Familia Plana. "Garrantzitsua da produktuak segmentatuta eta nitxo desberdinak fokalizatuta eskaintzea. Turismo bulegoetara familia ugari iristen da umeekin zer egin dezaketen galdezka, eta ohartu gara zehazki familientzako eskaintza falta zitzaigula, nahiz eta badugun horiei zer eskaini".

Jarraitu irakurtzen, Gipuzkoako Hitzaren webgunean.