Gaur jokatuko dute Erremonte Txapelketaren sailkapen faseko azken jardunaldia Izarraitzen

Uztarria.eus 2016ko eka. 10a, 13:15

Uterga eta Zaldua Otaegi eta Ionen kontra ariko dira lehen partidan, eta Segurola eta Zubiri Ansa II.a eta Larrañagaren kontra, berriz, bigarrenean. Jaialdia 18:30ean hasiko da.

Azpeitiko XVII. Erremonte Txapelketaren sailkapen fasearen hirugarren eta azken jardunaldia jokoan izango da gaur, ostirala, Izarraitz pilotalekuan.

Aurreko bi ostiraletan bezala, bi partida ikusteko aukera izango da, 18:30etik aurrera. Aurrenekoan, Utergak eta Zalduak Otaegiren eta Ionen kontra jokatuko dute, A multzoaren barruan. B multzoari dagokion neurketan, berriz, Segurola eta Zubiri Ansa II.a eta Larrañagaren kontra ariko dira.

Gaurko jardunaldiaren ondoren erabakiko dira ekainaren 24an jokatuko diren finalaurrekoak. Finala, berriz, uztailaren 1ean izango da.