Azpeitiak igandean jokatuko du Herriartekoaren final laurdenetako itzulerakoa

Uztarria.eus 2016ko eka. 10a, 12:55
Joan den asteko partidako irudi bat.

17:00etan jokatuko dituzte partidak Oiartzunen. Asteburu honetako neurketa irabaziz gero, Herriarteko finalerdietara igaroko dira Azpeitiko pilotariak.

Azpeitia aurrera doa Herriarteko Txapelketan, eta igandean, ekainak 12, jokatuko du final laurdenetako itzulerako partida Oiartzunen, 17:00etatik aurrera.

Joan den zapatuan, ekainak 4, jokatu zuten final laurdenetako joaneko partida Azpeitiak eta Oiartzunek Frontoi Txikian, eta orduan 2-1 irabazi zieten azpeitiarrek oiartzuarrei. Horrela, asteburu honetako neurketa irabaziz gero, Herriarteko Txapelketako finalerdietara igaroko dira Azpeitiko pilotariak. Finala uztailaren 3an izango da.