2016/06/10 22:00

Zinea Aire Librean: Pippi langstrumpf

Zinea Aire Librean: Pippi langstrumpf
Baigera II aurrean, Azpeitia
Kaixo Lagunok! Mantangorrik bere etxerako bidea hartu duen arren, oraindik jaiak ez dira amaitu auzoan. Hurrengo ekitaldia ostiralean, hilak 10, 22etan izango dugu. Italiako tradizioari jarraituz eta zine zaletasuna indartu asmoz, Paradisu Zinema Azpeitiko Zinekluba-ko lagunekin elkarlanean eta Sanagustin Kulturgunea-ri esker, zinea kalera, auzora, aterako dugu! Bertan Astrid Lindgren idazleak 1941. urtean sortutako Pippi langstrumpf pertsonaiaren film originala eskainiko dugu. Besterik gabe, gau eder eta goxo bat pasa nahi baduzu hau da gure proposamena! Krispetak egongo dira denentzat! Izen Pippi, izen gaixto!!!!!