"Oso balorazio ona" egin dute jaiez XJ Auzolanean taldeko kideek

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 8a, 19:00

Mantangorriren jaitsieraren zain, ostiralean. (NEREA URANGA)

Jende ugari ibili da auzoan, asteburuan ez ezik astegunez ere. Lanean jarraituko dute aurrerantzean batzordeko kideek, "eraldaketa sozialaren alde".

Pasatu berri dira Sanjuandegiko jaiak, eta jende ugari ibili da auzoan. Maialen Aldalur XJ Auzolanean festa batzordeko kidearen arabera, "oso ondo" joan dira festak, "parte-hartze handiarekin" eta "ezustekorik gabe". Aldalurren hitzetan, asteburuan herritarrez bete da auzoa, baina nabarmentzekoa da astean zehar egindako ekitaldiek ere harrera ona izan dutela. Esaterako, Xanti Agirrezabala azpeitiarrak eta Telmo Irureta zumaiarrak asteartez egin zuten antzerkia, eta "arrakasta" izan zuen; gauza bera gertatu zen astegunez egin zituzten kontzertuekin. Auzoko tabernariak ere gustura daude jaietako giroarekin eta jende kopuruarekin.

Urtetik urtera egitaraua osatu eta indartzen dute XJ Auzolanean taldeko kideek, eta horren erakusle da auzoan horrenbeste jende ibili izana. "Argi dugu gero eta egitarau sendoagoa nahi dugula egin, eta horri helduko diogu datorren urteetan ere", esan du. Bide horretan, "ekarpen garrantzitsua" egin dute batzordean sartu diren kide berriek: "Iniziatiba handiko gazteak hasi dira, eta asko lagundu dute antolakuntzan. Jende berria beti da ona halako taldeetan".

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.