Aske utzi dute erraustegiaren aurkako kanpaldian atxilotu duten azpeitiarra

Uztarria.eus 2016ko eka. 7a, 16:26

14:15ak aldera askatu dute "desobedientzia" egotzita Antiguako komisaldegian atxilotuta zegoen azpeitiarra. Gaztea "ondo" dagoela jakinarazi dute bere gertukoek.

Aske utzi dute gaur, asteartea, goizean erraustegiaren aurkako kanpaldian "desobedientzia" egotzita atxilotu duten azpeitiarra. 14:15ak aldean askatu dituzte Antiguako komisaldegian zituzten bost gazteak. Azpeitiarraren gertukoek jakinarazi dutenez "ondo" dago. Atxilotu dituzten bost gazteek ez dute komisaldegian deklaratu, eta horrenbestez epaitegian egin beharko dituzte deklarazioak. 

Azpeitiko EH Bilduk, Azpeitiko Libre dinamikak eta Elkar-ekin taldeak "babesa eta elkartasuna" agertu diote gazteari.

Gaur 09:00ak aldean joan da Ertzaintza Bulebarreko kioskoan erraustegiaren aurkako kanpaldian ziren lagunak kanporatzera. Onduan egin dituzte atxiloketak, eta guztira bost gazte eraman dituzte atxilo.