Alebin mutilen Azpeitia Cup Txapelketa jokatuko da asteburuan, Garmendipen

Uztarria.eus 2016ko eka. 7a, 12:53

Ostiralean, ekainak 10, hasi eta igandera bitartean Euskal Herritik eta Espainiatik etorritako 30 talde arituko dira futbolean Garmendipeko zelaietan. 

Ekainaren 10ean, 11n eta 12an jokatuko da alebin mutilen Azpeitia Cup Futbol Txapelketa Garmendipeko zelaietan. Aurtengoa txapelketa antolatzen duten hamargarren aldia da, eta inoiz baino talde gehiagok hartuko du parte bertan. Guztira, Espainiatik eta Euskal Herritik etorritako alebin mutilen harrobiko 30 talde arituko dira lehian, iaz baino sei talde gehiago. Real Madrid, Barcelona, Athletico Madrid, Athletic, Sevilla, Reala, Villarreal, Espanyol, Valentzia, Levante, Zaragoza, Rayo, Celta, Malaga, Osasuna, Getafe, Betis, Alaves, Lagun Onak eta Anaitasuna dira parte hartuko duten taldeetako batzuk. Horien artean izango dira urtarrilean jokatu ziren klasifikazio fasean sailkatutako lau taldeak ere: Aurrera Ondarroa, Bansander, Comillas eta Padura.

Partidak ostiralen hasiko dira, 18:00etan. Zapatuan, aldiz, egun osoan jokatuko dituzte partidak. Final aurrekoa nahiz finala, igandean, hilak 12, izango dira. 13:15ean jokatuko dute finala, eta ondoren egingo dute txapelketako sari banaketa.

Infantil neskak, hurrengo asteburuan

Astebete beranduago, ekainaren 18an eta 19an, jokatuko da infantil nesken Azpeitia Cup Futbol Txapelketa, eta alebin nesken harrobiko 35 talde arituko dira futbolean Garmendipeko zelaietan.