Espabilau Eguna ospatu dute lasaotarrek

Uztarria.eus 2016ko eka. 6a, 13:10

Joan den zapatuan, ekainak 4, ospatu zuten Espabilau Eguna Lasaon, eta ez zen festa girorik falta izan  auzoan egun osoan zehar. Goizetik hasi eta gauera arteko egitaraua zuten prestatuta, auzotarrak elkartu eta batera festaz gozatzeko, seigarren urtez jarraian. Goizean herri kirolak izan ziren eta ondoren paella txapelketa egin zuten. Arratsaldean, karta jokoan, musean eta punttoan aritu ziren auzotarrak eta haurrentzako herri-kirolak eta jolasak antolatu dituzte. Gauera arte luzatu zuten festa, eta afaria egin zuten Lasaoko Herri Etxean.