Giro apartarekin ospatu dituzte festak Sanjuandegin

Uztarria.eus 2016ko eka. 6a, 13:02

Ostiral iluntzetik igande iluntzera, festaz gozatzeko aukerarik ez da falta izan asteburuan Sanjuandegin, eta ez dira gutxi izan aukera hori ondo probestu dutenak. Haur, gazte zein heldu, denek izan dute tartea, argazki bilduma hau lekuko.

Jaietako asteburu nagusia giro apartean ospatu ondoren, hurrengoan ere izango dituzte ekitaldiak Sanjuandegin, hauexek:

Ekainak 10, ostirala

  • Zinea aire librean: Pippi Langstrumpf.

Ekainak 11, zapatua

  • 11:00. Txirrindulari proba.

Ekainak 12, igandea

  • 11:00. Sahararen Aldeko II. Lasterketa Solidarioa.