Azpeitiak Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joanekoa jokatuko du zapatuan

Uztarria.eus 2016ko eka. 2a, 14:19

Iazko txapelketako irudia.

Frontoi Txikian jokatuko dute joaneko partida, 19:00etan hasita. Oiartzungo taldearen aurka arituko dira azpeitiarrak. 

Zapatuan, ekainaren 4an, jokatuko du Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joaneko partida, Frontoi Txikian. 19:00etan hasiko da partida eta Azpeitiak Oiartzun izango du aurkari.

Azpeitiko taldean, kadete mailan arituko dira Unai Alberdi eta Julen Egiguren; jubenil mailan Gorka Iriarte eta Jon Alberdi eta seniorretan Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo. Kadete mailan berritasun bat dago, izan ere, Unai Alberdi sartuko da txapelketan Mikel Unanueren ordez.

Itzulerako partidak hurrengo asteburuan jokatuko dituzte Oiartzunen.