Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Landuko dituzten gaien artean daude 2016ko ekainaren 26an, Diputatuen Biltzar eta Senaturako Hauteskunde egunerako, mahaiak osatzeko zozketa, Udalaren 2016ko aurrekontuan 3. kreditu aldaketari hasierako onarpena ematea eta Azpeitiko Kirol Patronatuko taberna kudeatzeko kontratuaren esleipena.

Azpeitiko udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Honakoa gaiak izango dituzte hizpide:

1.- 2016ko ekainaren 26an, Diputatuen Biltzar eta Senaturako Hauteskunde egunerako, mahaiak osatzeko zozketa.

2.- Udalbatzak 2016ko maiatzaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

3.- GFAko Gobernatzeko, Gizarterako Komunikazioko Departamentuaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena onartzea, partaidetza prozeduratan udal erroldaren datuak egiaztatzeko.

4.- Udalaren 2016ko aurrekontuan 2. kreditu aldaketaren berri ematea.

5.- Udalaren 2016ko aurrekontuan 3. kreditu aldaketari hasierako onarpena ematea.

6.- Azpeitiko Kirol Patronatuko taberna kudeatzeko kontratuaren esleipena.

7.- Xake taldeari Udalaren lokala uzteko akordioa.

8.- LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko nazio arteko egunerako adierazpena (ekainak 28a).

9.- Zubietan kokatu nahi den erraustegiaren inguruan Usurbilgo Alkatetzaren idatziaren inguruko bozketa

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide