'Rise and Shine' obrak Coca-Cola Fundazioaren Buero sarietako bat irabazi du

Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 17a, 12:41

Coca-Cola Fundazioak antolatutako Buero antzerki sarien 13. edizioan saria jaso dute Rise and Shine antzerki musikatuko kideek. Orotara, Espainiako 350 bat antzerki taldek hartu dute parte txapelketan, eta eskolaz kanpoko erkidegoen arteko mailan Azkoitiko eta Azpeitiko gazteek osatutako Bigoterik Gabea Antzerki Taldearen obrari eman diote saria. Ekainaren 3an Logroñon (Errioxa, Espainia)) jasoko dute saria, eta aurrerantzean Espainiako obra onenaren saria jasotzeko lehian ariko dira.

Albistea irakurtzen jarraitzeko, joan Urola Kostako Hitza-ren webgunera.