2016/05/21 - 2016/05/22 Arratsaldez

Festak

Nuarbeko Jaiak 2016

Nuarbeko Jaiak 2016
Nuarbe, Azpeitia

Beste urte batez hemen datorkigu Trini festarako gogoz! Gure auzo txikiko festa handiak bultzatzen gabiltz azken urteotan, pixkanaka-pixkanaka gorputza hartzen doazen jaiak. Aurten, 'Dispertsioarekin amaitzeko, hartu trena' egunarekin batera tokatzen dira jaiak. Ulertzen dugu horrelako ekitaldi bat alde batera uztea ez dela erraza, baina ahal den neurrian, lagundu bultzadatxo bat ematen auzoetako festei! Animatu eta gozatu gurekin festetan! Gogoratu, auzo txikian, festa handiak!