Argentinako Saladillo hiriko diputatua udaletxean

Uztarria.eus 2016ko mai. 10a, 18:33

Ricardo Lissalde, Argentinako Saladillo hiriburuko diputatua, Azpeitiko udaletxean izan zen atzo, euskal jatorriko Paulina Lorda eta Oscar Luques herritarrekin batera. Hiruak duela zenbait aste izan ziren lehen aldiz Azpeitian, Argentinatik Euskal Herria ezagutzera etorritako talde batean (Udalak harrera egin zion talde osoari orduan). Atzo, Argentinara abiatu aurretik udal ordezkariak agurtu nahi izan zituzten. Eneko Etxeberria alkatearekin eta Estitxu Elduaien eta Agustin Lizarralde zinegotziekin elkartu ziren. Elkar agurtu, detaile txiki bana trukatu eta harremanetan jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten. Azpeitiko Udalaren argazkian, ezkerretik hasita, Lizarralde, Etxeberria, Lissalde, Elduaien, Lorda eta Luques.