Emusik jaialdiaren laburpena, bideoan

Uztarria.eus 2016ko mai. 9a, 17:04

Joan den ostiral arratsaldean eta zapatu goizean, Azpeitiko plaza Nagusia musikaz eta kantuz bete zuen Emusik jaialdiak. Herriko Juan Antxieta Musika Eskolakoekin eta Luis Alberdi Beltza-ren dantza eskolakoekin batera, Finlandiatik, Kataluniatik eta Hungariatik etorritako musika ikasleak igo ziren oholtzara. Bi egunetako laburpentxoa ikus daiteke bideo honetan. Ostiraleko argazki bilduma ere ikusgai dago webgunean.