Loiolako liburutegia zabalik izango da maiatzeko eta ekaineko asteburuetan

Uztarria.eus 2016ko mai. 3a, 15:35

Datorren asteburutik aurrera, Loiolako Santutegiko liburutegia zabalik izango da maiatzeko eta ekaineko asteburuetan, Azpeitiko Udalak eta Loiolako Erretoretzak lortutako akordioari esker.

Ekainaren 25 eta 26ko asteburura arte izango da irekita liburutegia eta honako ordutegia izango du: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara. 

Loiolako liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, "oso garrantzitsua da liburutegira sartu ahal izateko karneta edukitzea eta sarreran zenbakia idaztea. Gainera, ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik. Hori dela-eta, ikerketak edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera joan beharko dute liburutegira.