Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2016ko mai. 3a, 11:50

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte, besteak beste: Bustinzuriko Errebalaren azpian, Urola ibaiaren ondoan, dagoen kaleari izena jartzea, Azpeitiko berde guneen zainketa lanen estrategairen planifikazioa onartzea eta Alde Zaharreko eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru-laguntza lerroa onartzea.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2016ko apirilaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Bustinzuriko Errebalaren azpian, Urola ibaiaren ondoan, dagoen kaleari izena jartzea. 

3.- Zarataren Ekintza Planaren dokumentua onartzea.

4.- Azpeitiko berde guneen zainketa lanen estrategairen planifikazioa onartzea.

5.- Azpeitiko Udalaren eta Usurbilgo Lanbide eskolaren arteko hitzarmena onartzea, Udal instalazioetan energia berriztagarrietan eta energia aurrezte eta efizientzian aholkularitzarako eta lanbide teknikorako.

6.-Alde Zaharreko fatxadak birgaitzeko diru-laguntza lerroa onartzea. 

7.- Garatzeko bidean lankidetza programak bideratzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GKE)  diru-laguntza emateko oinarriak eta 2016ko deialdia onartzea.

8.- EUDEL erakundean Azpeitiko Udalaren izenean aritzeko Estitxu Elduaien zinegotzia izendatzea.

9.- Azpeitiko Udaleko, Kirol Patronatuko eta Euskara Patronatuko 2015. ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa onartzearen berri ematea.

10.- Azpeitiko Udalaren aurrekontuan 1. zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea.

11.- Diru sarrerak bermatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza (DBL-AGI) lerroa mantentzea eskatzeko mozioa.

12.- Asilo-eskatzaileak itzultzeko eta kanporatzeko Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa indargabetzea eskatzeko mozioa.

13.- Galdera eta erreguak.