Sanagustin ondoko parke estalia itxita egongo da asteartean eta asteazkenean

Uztarria.eus 2016ko mai. 2a, 19:51

Bihar eta etzi, maiatzaren 3an eta 4ean, itxita izango da Sanagustin kulturgunearen alboko umeentzako parke estalia. Udalak azaldu duenez, teilatuko itogin batzuk konpontzeko lanak egin behar dituzte eta, horrekin batera, mantenuko beste hainbat lan egiteko ere aprobetxatuko dute. (Argazkia: AZPEITIKO UDALA)