Urkullu lehendakariak harrera egin die Karmelo Etxegarai eta Urola ikastoletako ordezkariei

Uztarria.eus 2016ko api. 20a, 17:52

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Urola Ikastolako zuzendariak eta gurasoen zein irakasleen ordezkariak Gasteizen izan ziren atzo, asteartea. Han, Lehendakaritzaren egoitzan, harrera egin zien Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak. Azpeitiko lehen ikastolaren sorreraren 50. urteurrenaren harira egiten ari diren ospakizunen berri eman zioten, besteak beste, lehendakariari. Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian jarri duten bideo labur honetan ikus daitezke bileraren une batzuk.