Mendizaleek ospatu dute Santa Engraziko eguna

Uztarria.eus 2016ko api. 19a, 18:26

Joan den igandean ospatu zuten Lagun Onak Mendi Bazkunakoek aurtengo Santa Engraziko eguna. Egun osoko irteera egin zuten mendizaleek. Azpeitiarrak goizeko bederatzietan irten ziren herritik; txikienak autobusez joan ziren Zestoaraino. Handik, Agiro klubekoekin batera abiatu ziren Santa Engrazira Lagun Onakekoak. Aizarnako tontorrera inguratuta, Beheko Bentan saldarekin eta txorizoarekin indarrak hartu ondoren umeentzako jolasak eta erromeria egin zituzten. Bazkaltzera, berriz, Aizarnara jaitsi ziren, eta handik itzuli ziren etxera, autobusez.

(Argazkiak: LAGUN ONAK MB)