Partida erabakigarria jokatuko du gaur Sammic ISBk etxean

Uztarria.eus 2016ko api. 19a, 13:00

20:00etan izango da partida, Azpeitiko kiroldegian. Hirugarrenez If Clinicas Rincon izango du aurkari, eta gaurko norgehiagoka irabaziz gero, finalerdietarako txartela lortuko du Sammic ISBk. 

Sammic ISBk partida erabakigarria du aurretik. Izan ere, gaur, asteartea, play offetako final laurdenetako azken partida jokatuko du Azpeitiko kiroldegian, If Clinicas Rincon taldearen aurka. Gaurkoa, Sammic ISBk malagarren aurka jokatzen duen hirugarren partida da. Aurreneko partida 77-72 irabazi zuen Sammicek eta bigarrena, aldiz, galdu: 81-79. Beraz, finaerdietarako txartela lortzeko ezinbestekoa dute gaurko partida irabaztea. 

Iraurgi Saskibaloi Taldeak jakinarazi duenez, gaurko partida 20:00etan izango da. Hainbat hedabideetan okerreko ordua eman dute eta horregatik azpimarratu nahi izan dute ordu zehatza. 

Gaur irabaziz gero, ostiralean, apirilak 22, finalerdietako lehen partida jokatuko dute Azpeitiko kiroldegian.