EAJk hileko batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2016ko api. 12a, 11:00

Batzokian izango da, 20:00etan hasita. Eusko Legebiltzarrerako bozketetarako hautagaiak aukeratzeko lehenengo bueltari dagokion bozketa egingo dute, besteak beste.

Azpeitiko EAJ alderdiak hileroko batzarra egingo du gaur, asteartea, Eusko Legebiltzarrerako bozketetarako hautagaiak aukeratzeko lehenengo bueltari dagokion bozketa egiteko, besteak beste. Azpeitiko jeltzaleak 20:00etan elkartuko dira batzokian. EAJk dei egin die herriko alderdikide guztiei otsaileko batzarrean parte hartu dezaten.