Loiolako festetako zozketak badu sariduna

Uztarria.eus 2016ko mar. 23a, 17:58

Loiolako San Jose festetako zozketaren irabazlea igandean bertan agertu zen. Otarre bat eta landetxe batean aste bukaera pasa zozkatu dituzte aurten sanjosetako antolatzaileek, eta 1.278 zenbakiari egokitu zitzaion saria. Argazkian, antolakuntzako Iñigo Arregi saridunari sariak ematen. (Argazkia: LOIOLAKO FESTA BATZORDEA)