18 eta 30 urte arteko mutilak behar dituzte, 'Aundiya' filmean soldadu paperean aritzeko

Uztarria.eus 2016ko mar. 17a, 11:06

Apirilaren 14an eta 15ean izango dira grabaketak, Beizaman. Filmak Altzoko Erraldoiaren bizitza izango du ardatz. 

Azpeitia, Azkoitia, Beizama eta inguruetako herrietako mutilak behar ditu Binahi casting agentziak Aundiya filmerako. 18 eta 30 urte bitarteko mutilen bila ari dira zehazki, soldadu paperean aritzeko. Altzoko Erraldoiaren bizitza kontatzen duen filma da Aundiya, XIX. mendean kokatzen dena. Jon Garaño eta Aitor Arregi dira zuzendariak.

Grabaketa lanak apirilaren 14an eta 15ean egingo dituzte, Beizaman. Filmean parte hartu nahi dutenek 943-32 32 60 telefono zenbakira deituta edo aundiyabinahi@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita egin dezakete.