Beste herriei begira sortutako proiektuak

Urola Kostako Hitza 2016ko mar. 16a, 11:50

Nepaletik Azpeitira bidalitako mezua.

Garatze bidean dauden zazpi herrialdeetan gauzatzeko zortzi proiektu laguntzen ditu diruz Azpeitiko Udalak. Herritarrek aurkeztuko dituzte egitasmoak gaur, 18:00etatik aurrera, udaletxeko bosgarren solairuan, ganbaran.

Garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko lan egiten dute hainbat azpeitiarrek eta inguruko bizilagunek. Talde bakoitzak bere proiektua eta interesak ditu, eta handik zein hemendik bultzada ematen diete baliabide gutxien dituzten guneetako pertsonei. Gurasorik gabeko umeak, giza eskubideak urratu zaizkien emakumeak, memoria galdu duen herria, kirola egiteko azpiegiturak falta dituzten ikasleak… hamaika perfil dituzte buruan boluntarioek.

Azpeitiko Udalak diruz laguntzen dituen proiektuak aurkeztuko dituzte herritarrek gaur, 18:00etatik aurrera, udaletxeko ganbaran. Honako elkarteetako proiektuak azalduko dituzte: Red de Mujeres del Bajio (Mexiko), Hogar de niños de Santa Cruz (Bolivia), Fundabril (El Salvador), Behar Bidasoa (Ruanda), Provida (El Salvador), Khamar (Sahara), Child Bright (Nepal) eta Candida Mendoza Espinosa (Nikaragua). Proiektu batzuen mamia jaso du Hitzak.

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean