Sanjosetako trikiti jaialdirako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus 2016ko mar. 14a, 15:08

Gaurtik asteazkenera bitartean eman beharko dute izena zozketan parte hartu nahi dutenek, udalzozketak@azpeitia.eus helbideara idatzita. 

Martxoaren 19an, San Jose egunean, izango da aurtengo trikiti jaialdia. Soreasu antzokian eskainiko dute emanaldia, 17:30ean hasita, eta Azpeitiko Udalak jaialdirako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Zozketan parte hartzeko azken eguna asteazkena, martxoak 16, izango da eta horretarako mezu bat bidali behar da udalzozketak@azpeitia.eus helbidera.  Izen abizenak eta telefono zenbakia bat eman beharko dute parte hartzaileek, sarituaz izanez gero harremanetan jartzeko. Martxoaren 18an egingo dute zozketa, 12:00etan pleno aretoan.

Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Imanol Urkizu, Huntza taldea, Haize-t, Landatarrak, Ametsak Margotuz, Juan Mari Beltran, Andoitz Antzizar eta Errege Beltza, eta Koldo Iparragirre eta Igor Arostegi izango dira jaialdian parte hartuko dutenak. 

Sarrerak eskuragarri

Sarrerak eskuragarri daude, 12 euro ordainduta: Azpeitian, Mendizabalen, Pastorkuan eta Berdien; eta Azkoitian, Ixidron. Bestalde, trikitixa@trikitixa.net helbidera idatzita edota 943 83 28 28 telefono zenbakira deituta ere eskuratu daitezke. Erreserbak egunean bertan 16:00etatik 16:30era jaso beharko dira, Soreasuko leihatilan.