Ken Zazpiren kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko mar. 11a, 13:52

Ken Zazpiren azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Phoenicoperus da erantzun zuzena, eta Maite Agirrezabala Landak eta Eneko Aizpitarte Odria sarrera bana eskuratu dute.

Ken Zazpi taldeak kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Maite Agirrezabala Landak eta Eneko Aizpitarte Odriak. 

Ken Zazpiren azken diskoak nola izena duen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Phoenicoperus da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.