Jantoki begetarianoa izango da ostiralean Gaztetxean

20:00etan zabalduko da jantokia eta behin afaria amaitutakoan Laburbira film laburren saioa izango da.

Ostiral honetan, Azpeitiko Gaztetxeko jantoki bejetarianoaz gozatzeko aukera izango da. Orain hilabete batzuk egin genuen bezala, eta ikusitako giro paregabea aitzaki, Sanagustin kulturgunearekin elkarlanean egun borobila antolatu dugu.

Bihar, ohikoa den gisako afari goxoa dastatzeko aukera izango da. Honakoa izango da menua: Neguko zopa, guakamole tostadatxoa, lasaña bejetala eta garazki poltsa eta marrubi lassya.

Ondoren, Laburbira film laburren saioa izango da ikusgai.