Ekainaren 5eko herri galdeketa

Kriseiluen gaua izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu 2016ko mar. 8a, 13:40

Zapatuan, martxoak 12, kriseiluen gaua izango da eta herritar guztiak zaudete gonbidatuta parte hartzera. Itzartu ginen eta hasi genuen bidea. Orain, baina, ilusio izpi horiek aireratzeko garaia da. Horretarako, kriseiluak salgai daude Gure Esku Dagoren lokalean; astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era, 2,5 eurotan. 

19:30ean sinadura bilketaren amaiera eta ekitaldia izango dira plazan. Ondoren, kriseiluen aireratzea izango da, Zelai Luzen.