Unai Mendizabal:"Nabari da Azpeitia eta inguruak bertsolarien habi direla"

Urola Kostako Hitza 2016ko mar. 8a, 11:11

VIII. Erniarraitz bertso sariketa irabazi du Zizurkilgoak, baita bertso onenaren saria ere. Gurrutxaga azpeitiarra hirugarrena izan da; Salegi zestoarra, seigarrena.

"Saio orekatua" eginda irabazi du Unai Mendizabalek VIII. Erniarraitz bertso sariketa. Hiru kanporaketaren ostean, ostiralean jokatu zuten azken proba, Azpeitiko Gaztetxean, eta ia 200 lagun bildu ziren han. Mendizabalen ostean, Oihana Iguaran sailkatu zen; eta hirugarrena, Jon Gurrutxaga azpeitiarra izan zen. Amaia Iturriotz, Gemma Urteaga eta Aitor Salegi zestoarra izan ziren hurrenak.

"Erori gabe, baina goia ere jo gabe" jardun zen bertsotan Unai Mendizabal, bere hitzetan. Uste du oreka horri eusteak eman ziola txapela. "Egia da bertsotan ari denak eta entzuleak oso desberdin ikusten dutela saioa, baina ez nuen bikain jardun. Ideia onak otu zitzaizkidan, baina bertsoetara eramatea kostatu zitzaidan", azaldu du irabazleak. Dena den, behin lanak eginda, "konforme" gelditu zen eginiko saioarekin Zizurkilgoa.

Segi irakurtzen, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.