'Zer gertatzen ari da Saharan?' hitzaldia, bideoan

Uztarria.eus 2016ko mar. 2a, 14:15

Atzo, asteartea, 'Zer gertatzen ari da Saharan?' hitaldia izan zen Sanagustin kulturgunean, Kharmar Saharar herriaren aldeko elkarteak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatuta. Juan Karlos Izagirre, Saharan mediku lanetan izandakoa eta Embarca Belkher eta Mohamed Bubkar ekintzaile saharauiak aritu ziren hizketan, bakoitzak bere begirada eta iritzia eskainiz. Irati Labaka beizamarra izan zen moderatzailea. Joan den urteko udan Askapenarekin lurralde okupatuetara joateko aukera izan zuen Labakak. Hitzaldiko irudiekin eta hizlarien adierazpenekin osatutako bideoa da honakoa.